2013/11/04
Etorkizunik?
2013/10/29
Antiguako gune autogestionatua arriskuan!
Auzoko gazteek honako mezu hau helarazi digute:
GUNE AUTOGESTIONATUAK DEFENDA DITZAGUN!
Antiguako Gaztegunea prozesu parte hartzailearen ostean, Villa Alegria izeneko eraikinaren lagapena egin zaigu eta bertan orain Txantxarreka Gaztetxea dena osatu dugu.
Ostegunean mozioa aurkeztuko dute udaletxeko plenoan gaztetxea arriskuan jarriz. Eraso hau ez zaio Txantxarreka Gaztetxeari bakarrik egiten, gerora martxan jarri litezken proiektuak ere arriskuan jartzen ditu. Beraz, proiektuari babesa emateko Donostiako eragile zein norbanakoiei ostegunean 18:30etan Bulebarrean azaltzeko deia luzatzen dizuegu.
Ekitaldia prestatzeko asteazkenean geratu gara 18:30etan gaztetxean bertan, animatu eta azaldu!! Eragile bakoitzaren aportazioak garrantzitsuak izango dira, saiatu gaitetzen ekitaldi koloretsu eta originala burutzen!!!
Beraz gogoratu eta zabaldu, OSTEGUNEAN 18:30tan BULEBARREAN!!!!!
Gune honen erabiltzaile bezala eta ekimen hau auzoarentzat aberasgarria delako Txantxaerreka defendatzera animatu nahi zaituztegu.
On ekin!

Antiguan ere Errigora ekimena babesten
Kaixo!
Proiektu
interesgarri baten berri iritsi zaigu. Parte hartzera eta zabaltzera
animatu nahi zaituztegu.
Laburbilduz:
Errigora ekimenak 50 eurotako saski batean Nafarroa Hegoaldeko produktuak eskaintzen ditu, irabazien %25 Nafarroako euskalgintzaren proiekturen batera bideratuz
Saski honetan jasotzen diren produktuak ondorengoak dira:
-
Olio botila 2 (bat ekologikoa)
-
3 piper poto (bat ekologikoa)
-
Potxak
-
Kardoa
-
Borraja
-
Orburuak
-
2 zainzuri lata
-
Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa)
-
Barazki krema (ekologikoa)
Saskia jasotzeko interesa duenak azaroak 14a baino lehen ondorengo helbide elektronikora bidal ditzake datu hauek:
E-maila: errigorantigua@gmail.com
Bidali beharreko datuak: Izena /abizenak / Saski Kantitatea/ e-maila/ Telefonoa /Herria-auzoa
2013/09/12
SARETUZ II.TOPAKETA
SARETUZ II. TOPAKETA: Nik kontsumitzen dut, berak kontsumitzen du… bai, baina nola? Kontsumo ekitatibo baterako gakoak
Emaús Gizarte Fundazioa eta Mugarik Gabe GGKE-en kontsortzioa, kontsumo kontzientea eta arduratsua lantzen dugun beste elkarte batzuekin batera, kontsumoa genero ikuspegi batetik aztertu eta praktikan gutako bakoitzak ze kontsumo egiten dugun, ze ondorio dituen eta kontsumo ekitatibo baterantz jotzeko zer egin dezakegun aztertzeko beharrizana ikusten genuen. Horretarako antolatu dugu hain zuzen ere bigarren Topaketa hau, norbanakoarenak eta kolektiboak diren ideiak eta aukerak sortu eta mahai gainean jartzeko.
Irailak 13 ostirala
17:30: Aurkezpena
17:45: Sistema kapitalista – kontsumo eredua – emakumeak gizartean eta horren ondorioz kontsumo motak. Txiletik esperientzia praktikoak. ( Rakel Oion Encina eta Txileko Anamuri Elkarteko emakume indigena)
Irailak 14 larunbata “Kontsumo Ekitatibo baterako gako kolektiboak “
10:00: Nola egin zentzuzko kontsumo bat genero ikuspegitik eta zer egin mugimendu eta erakundeetatik sustatzeko. (Rakel Oion Encina)
OHARRA: Lekuak mugatuak dira, izen ematea beharrezkoa da hemen:
943 445 977
2013/06/10
ELIKADURAREN INGURUAN ALTERNATIBAK ERAIKITZEN
ETZAZU MUNDUA JAN! lelopean datorren ostiralean, hilak 14,VSF (Justicia Alimentaria Global)-eko kideen eskutik hitzaldia burutuko da, Añorgan, Museum cemento Rezolan.
Besteak beste, elikadura burujabetza edota kontsumo modu alternatiboen garaia iritsi dela jarriko dira mahai gainean.
KONTSUMO TALDEEKIN SOLASEAN saioa prest da ere, ekainaren 28an burutzeko.
Bertan gure taldekide batek hartuko du parte, gure esperientzia eta motibazioen inguruko hausnarketa eskainiaz.
Bi zitak, Añorgan izango dira, Musuem Cemento Rezolan.
ZABAL ZAZU, AHALIK ETA JENDE GEHIEN HURBILDU DADIN!

2013/05/20
TOKIKO TXANPONAK

Tokiko txanponaren berri izan nahi baduzu, datorren maiatzaren 22an izango duzu aukera.
TOKIA. Egia K.E.
EGUNA. Maiatzak 22, asteazkena. 19.15etan
HIZLARIA. EKHI BILBODIRU egitasmoaren kideak.
ANTOLATZAILEA. Egia Bizirik auzo elkartea.
Jardunaldiaren helburua:
Txanpon alternatiboaren erabileraren bidez kontsumo eredu desberdin bat sustatzeko aukera dagoela jarri nahi da mahai gainean. Horretarako beharrezkoa da denda eta kontsumitzaileen sare bat sortzea.
Gaur egungo kontsumo ereduaren aurrean alternatibak bilatzen ari garenontzat aukera interesgarria izan daiteke...
2013/01/16
PATATA TORTILA LEHIAKETA ANTIGUAN.
Antiguako San Sebastian jaiak direla eta, AntiguaOTARRAK kontsumo taldeak patata tortila lehiaketa antolatu du, Gastronomi egunaren programaren inguruan.
Beti ere gure filosofia eta balioak kaleratu nahian. Oraingo honetan ere, kontsumo jasangarriago baten alde eta bertako produktu agroekologikoen erabilearen aldeko apustua egin nahi dugu.
Gastronomi Eguna, urtarrilaren 17an, osteguna, ospatuko da, publiko guztientzako egitaraua oparoarekin:
18:30ean Txikienentzat Txokolatada. Txalupagillene Plazan.
19:00ean Elkarteen Kaxuela Lehiaketa eta Tabernen arteko Pintxo Lehiaketa.Txalupagillene Plazan.
19:30ean Patata Tortila Txapelketa Mundiala. Txalupagillene Plazan. AntiguaOTARRAK antolatua.
Saria, produktu agroekologikoz osaturiko otar polita.
Aurten gainera tortila politena ere ez da esku hutsik joango eta pintxo eta kaxuela jasangarrienek ere
(bertako produktuez egindakoei, produktu ekologikoekin egindakoei...)
beraien saritxoa izango dute.
21:30ean Sari Banaketa. DOKAn.
ANIMATU ETA PARTE HARTU, EGURALDIA ERE PORTATUKO DA!!!
ETA GORA SAN SEBASTIAN JAIAK!
Jaien programa osoa ikusteko sakatu hemen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)