2010/08/04

AntiguaOTARRAKen lehenengo saski banaketa!


Kaixo denoi! Maiatzak 20ean lehenengo bilera egin genuenetik bi hilabete besterik ez dira pasa eta dagoeneko hasi gara barazkiak eta ogia jasotzen! Zaila bazirudien ere talde polita osatu dugu, konprometitua, dinamikoa eta parte hartzailea eta ezaugarri horiekin ez dago hau geldituko duenik! Eta zer esanik ez Javi, Lizardi baserriko gure barazki ekoizlearen laguntzaz!
Atzo denok gerturatu ginen momentuz barazkiak eta ogia jasotzera... eta aurpegiak ikustea besterik ez da behar!
Orain bigarren plateraren bila jarraitu beharko dugu lanean!
Zorionak eta on egin!
Ikusi argazkiak hemen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario