Aurtengo kaxuelitetan, mundu osoko herrientzat hain garrantzitsua den elikadura burujabetzaren alde pausu berri bat eman nahi izan dugu. Horretarako, Antiguotarrak Elkarteak eta AntiguaOtarrak Kontsumo Taldeak, elkarlanean kaxueliten afarietako ekoizle berriak bilatu ditugu ondorengo helburu eta irizpideak jarraituz:
1) Bertako produktuak. Modu honetan, bertako nekazariei beraien
jardueratik bizitzeko aukera ematen zaie.
2) Garaian garaiko produktuak: Honekin, ingurugiroarekin, eta sozialki jasangarriagoak diren ekoizpen ereduak bultzatzen direlako.
3) Salmenta zuzena: ekoizle eta kontsumitzaileen lepora aberasten diren bitartekariak ekiditeko eta produktuei buruzko informazioa hobetzeko.
4) Ekoizpen agroekologikoa: Ahal den neurrian, ingurugiroa eta balore sozialak errespetatzen dituen produkzio mota agroekologikoak bultzatzea.
Guzti honekin, gaur egungo ekoizpen eta kontsumo eredu jasangaitzen aurrean aukera jasangarri baten alde ari gara lanean.
Gure aurtengo ekoizleak:
- Barazkiak: Lizardi baserria (Astigarraga). Salmenta zuzena San Martineko azokan
- Untxiak eta oilaskoak: Lokate baserria (Aia). Kontaktua lokatera@begira.com www.nekatur.net/lokate
- Patatak: Iruña baserria (Zizurkil) 660640937.
- Gazta: Hernani. Salmenta zuzena auzoz auzoko azokan (Antiguan hileko azken larunbatean)
Afarietarako erreserbak eta informazio gehiago Antiguotarrak Ekartean
EROSKETAK EGITERAKOAN GOGORATU:
Tokian tokiko produktuak aukeratzea
Garaian garaiko produktuak erostea
Ingurugiroa errespetatzen duten produktu eta ekoizpen motak aukeratzea
Aukeratu salmenta zuzena edo denda txikiak
ON EGIN!
No hay comentarios:
Publicar un comentario