Helburuak

1) Elikadura subiranotasuna aldarrikatzea eta gauzatzea.
2) Gaur egungo kontsumo ereduaren aurrean alternatiba jasangarri bat sortzea eta bultzatzea.
3) Bertako nekazariei beraien jardueratik bizitzeko aukera bermatzea.
4) Ingurugiroa errespetatzen duten produkzio mota agroekologikoak bultzatzea.
5) Parte hartze aktiboa eta erabakitzeko ahalmena bultzatzea.
6) Ekoizle eta kontsumitzaileen artean konfiantza eta elkarlan harremanak sortzea.
7) Produktu osasuntsuak kontsumitzeko aukera eskaintzea.
8) Kontsumo arduratsu baten kontzientzia zabaltzea.
9) Beste kontsumo taldeak bultzatzeko eredu izatea
10) Janariak eskaintzen dituzten ekintzen antolatzaileei modu agroekologikoan ekoiztutako elikagaiak lortzen laguntzea.
11) Beste arloetan ere portaera jasangarriak bultzatzea.