Mostrando entradas con la etiqueta ikastaroak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikastaroak. Mostrar todas las entradas

2014/11/11

Sukaldaritza arduratsua hasiberrientzat, argazkiak

Azaroak 7n, Yvette etxean egin zan Sukaldaritza arduratsuaren taillerra, eta geure neskak hantxe egon ziren, Elikadura subiranotasunaren informazioa aurkezten eta gure kontsumo taldea presentatzen. Goienereko presentazioa ere ikusi genuen, eta horren ondoren, sukaldatzera!! Ederki pasa genun eta afalduta eta ikasita atera ginan!!

On ekin!!

Behian argazkietan ikusi dezakegu gure taldearen partizipazioa :)





2012/09/14

Hiri baratza ikastaroa Usurbilen

Usurbilen hiri baratza ikastaroa antolatzen ari dira, interesatuak bazaudete oraindik garaiz zaudete (bihar hasiko da).

Basherriak blogean informazio gehiago



Izenburua: Hiri baratza ikastaroa, balkoietan eta terrazetan baratza lantzeko ikastaroa.
Egunak: Irailaren 15ean, 29an eta Urriaren 6an
Ordua: 10:00etatik 13:00etara
Tokia: Usurbil. Santuenea auzoan, Zahar Egoitzaren ondoan dagoen lokalean (Sendabelarren ikastaroa ere bertan egin zen).
Prezioa: 20€

2011/05/09

Kontserba Ikastaroa


Kaixo denoi
Garaian garaiko produktuak kontsumituz, produktu bat garai batzuetan soberan eta beste batzuetan faltan izan dezakegu. Horregatik irudimena erabili eta trebetasun pixka batekin kontserbak eginez bi “arazo” konpontzen dizkigu:

- Aste batean sobratzen zaizkigun janaria alperrik galtzea ekiditen du.
- Produktu bat bere garaia ez denean eskura edukitzeko aukera ematen digu.

Joan den astean kontserba ikastaroa hasi genuen baina denontzat tokirik ez dagoenez, bertan ikasitako errezetak blogean zintzilikatzen joango gara beraz adi egon.

2011/04/04

SENDABELARRAK

Azken hamarkadetan aldaketa asko eman dira gure gizartean. Gaur egungo bizimodua oso desberdina da gure aiton amonek bizi izan zutenarekin alderatuta: Internet, mugikorrak, espaziora bidaiak… Zientzia eta gizartean emandako aldaketa hauek, gure bizitzako arlo batzuk erraztu egin ditu baina gizakiok naturarekin izan dugun harremana izugarrizko abiadurarekin galtzen ari gara. Baina naturak gure bizitza hobetzeko galderei erantzunak ematen dizkigu behin eta berriro. Badira gaur egun naturari begira bizi diren zientzialariak, biomimetika arloan, naturak planteatzen dituen irtenbideak kopiatu nahian. Eta badira ere laborategi handi batean sartu gabe naturatik zuzenean lor daitezken elementuak: sendagaiak.

Gure artean arruntak diren gaixotasun asko sendatzeko behar ditugun elementuak naturan edo gure baratzetan aurki ditzakegu baina hauek erabili ahal izateko ezinbestekoa da sendabelarrak ondo ezagutzea. Xabik bere baserrira gonbidatu gaitu asteburuan baratzean hazten dituen sendabelarrak erakusteko eta kontatuko dizkigunak guztiz ezezaguna ez izateko, datorren asteartean, apirilak 5, sendabelarren inguruko dokumental baten emanaldia egongo da, gai honen inguruan interesa daukan edozeini irekia. Beraz animatu askorentzat ezezaguna eta beste askorentzat hain erakargarria den sendabelarren mundua ezagutzera.
Eguna: apirilak 5 asteartea
Ordua: 19:00
Lekua: Antiguotarrak elkartea

On egin eta osasuna!

2011/03/24

“ELIKADURA SUBIRANOTASUNA GENERO IKUSPEGITIK”

ELKAR SAREAk bidalitako gonbidapena luzatzen dizuegu interesgarria izango delakoan:

ELKAR SAREAK, datorren martxoaren 26an “Elikadura Subiranotasuna Genero Ikuspegitik” izenburupean jasotzen den jardunaldia antolatu du Donostiako Kristinaenea Fundazioan.

Elikadura Subiranotasunaren eraikitzean emakumearen papera azpimarratu nahi dugu. Parte hartzera eta izen ematera gonbidatzen zaituztegu.

Izen ematea: elkarsarea-idazkaritza@euskalerria.org
Tfnoa.:0034.628.208.358
http://elkarsarea.blogspot.com/

Bazkaria aurrez erreserbatua soilik. Menu begetariano ekologikoa.
Zure lekua erreserbatu 15,50 € ingrestuaz, martxoaren 24a baino lehen

2010/09/29

Ikastaro interesgarriak


Kaixo!

Ikastaro interesgarri askoren berri jasotzen ari gara eta blogean jartzea erabaki dugu interesgarriak izango direlakoan. Hona hemen datorren hilerako EHNEk antolatu duten bat!

Ikastaroa: HAZI eta LANDARE ekologikoen AUTO-EKOIZPENA

URRIAK 14 eta 15, 2010
9:00 tatik – 14:00 tara

IKASTAROAREN ARDURA: Zaira del Rio

TOKIA: LEUNDA BERRI BASERRIA, BEIZAMA

Izena emateko: Maider 943654281 ebel@ehneg.net