2012/11/27
#GUK ERE EUSKARAZ!!
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia osoak ospatuko du egun garrantzitsu hau. Jaia, hala ere, egun pare bat aurreratuko da, aurreko asteburuan.
San Telmo Museoa izango da epizentroa, bertan, klasikoa den mintzodromoa antolatzeaz gain, Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia egingo da, Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik.
Antiguan, gogoki ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna eta zenbait elkarteen talde-lanari esker honako ekitaldiak antolatu dira, abenduaren 1ean, larunbatean, Txalupagillene plazan, 12.00etatik aurrera.
TRUKE AZOKA. Euskara abiapuntu bezala hartuta, etxean dituzuen euskarazko liburu eta jostailuak trukean emateko eta jasotzeko aukera egongo da. Horretaz gain, beste hainbat gauza trukatzeko aukera egongo da, nolabait, kontsumo alternatibak badaudela ekarri nahi dugu gogora. Gauzen bizi iraupena luzatzea, ondakinak gutxitzea eta kontsumo arduratsuago batera iristea da truke azoka honen helburua.
KANTU JIRA. Jaialdi batean berebizikoa da ondo pasatzea. Hortaz, musika eta dantza izango dira Antiguako Txalupagillene plazan goiz osoan zehar.
TXARRI BODA ETA PLAZA DANTZA. Dantza, Antiguotarrak Dantza Taldea jarriko du, AntiguaOTARRAK kontsumo taldea berriz, txarri boda bat egiteko beharrezko osagarriak.
Zure esku dago, Donostia Euskararen Hiria izateaz gain EUSKARAREN HIRIBURUA bilakatzea.
Informazioa gehiago:
#guk ere euskaraz webgunea
2012/11/23
Auzo-konposta

Azaroaren 20ean, Donostiako Udalaren eskutik “Auzo-konposta” ekimenaren aurkezpena egin zen Antiguan. Aurkezpenean, udaleko zinegotzi bat eta bi teknikok hartu zuten parte.
Datozen asteotan, Antigua, Aiete ,Añorga Txiki, Igeldo eta Zubieta auzo eta herrietan martxan jarri nahi da ekimen hau, lehen esperientzia bezala.
Auzo-konposta ekimena aurrera eramateko Udalak, gune egokia prestatuko ditu.
Gure auzoaren kasuan, Ondarretan ezarriko da, konposta gunea, AEK euskaltegiaren lokaletatik gertu.
Hasierako ekimen honetan16 familiak, soilik, hartuko dute parte. Behin izena eman eta gero ikastaro labur bat jasoko dute auzo-konpostako kideek (ordu eta erdikoa gora behera)
Familia bakoitzak, bere giltza izango du konpostaia nahi duen unean eraman ahal izateko.
Bestetik, sortzen den konpostaia Donostiako lorategietan erabiliko da, ximaurra bezala, eta nahi izanez gero familiek, ere, euren konpostaia eraman eta erabili ahal izango dute.

Interesatua bazaude, apuntatu zaitez:
943 483390 telefonoan
ingurunea@donostia.org email helbidean.
943 483390 telefonoan
Gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratuko gida:
http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/down/konposta%20gida-trz.pdf
Zabal ezazu! Animatu zaitez!
2012/09/20
Probatu al duzu inoiz TRUKEA?
Aste honetan mugikortasun jasangarriaren astea ospatzen da. Kotxeentzat bideraturiko azpiegitura eta espazioak oinezkoentzat berreskuratzea da bertan eskatzen den gauzetariko bat.
Antiguan, Matia kalea kotxeentzat itxiko da larunbatean, hilak 22, ibilgailuei irabazitako leku hori auzoko elkarte eta auzokideek ekintza desberdinak burutzeko erabili ahal izango dugularik.
AntiguaOTARRAK Kontsumo taldeak AntiguaTruk truke azoka antolatu du. Honako helburu edo filosofiaren aldeko apustua eginez:
-Gauzen bizi iraupena luzatu.
-Gauzak berrerabiliz hondakinak gutxitu.
-Kanpotik inposaturiko kontsumo arauetatik kanpo, gure beharrak asetzeko topaguneak sortu.
Ziur gaude denok edo gehienok ditugula etxean edo trasteroan egoera onean dauden eta bazter batean ahazturik ditugun gauzak. Hortaz, hauek truke azokara ekartzera animatu nahi zaituztegu, bertan zuek behar duzuen zerbait aurkituko duzuelakoan!
Trukea ez baduzu orain arte probatu hau da zure aukera, garai batean gure arbasoek erabiltzen zuten kontsumo modua dastatuko duzu eta horrek bihotzean sekulako poza sortuko dizu…
Noiz: Larunbata, irailak 22
Non: Matia kalean (Txalupagilene plaza inguruan)
Ordua: 10:00etatik 14:00etara
Eguneko programaren xehetasun gehiago hemen:
Donostiako Udalak "Nire autorik gabeko eguna" antolatzen du.
Ondo izan eta on ekin!

2012/09/14
Hiri baratza ikastaroa Usurbilen
Usurbilen hiri baratza ikastaroa antolatzen ari dira, interesatuak bazaudete oraindik garaiz zaudete (bihar hasiko da).
Basherriak blogean informazio gehiago
Izenburua: Hiri baratza ikastaroa, balkoietan eta terrazetan baratza lantzeko ikastaroa.
Egunak: Irailaren 15ean, 29an eta Urriaren 6an
Ordua: 10:00etatik 13:00etara
Tokia: Usurbil. Santuenea auzoan, Zahar Egoitzaren ondoan dagoen lokalean (Sendabelarren ikastaroa ere bertan egin zen).
Prezioa: 20€

2012/09/13
2012/09/12
Laranja baten istoria
Zenbat kostatzen da herrialde urrunetatik elikagaiak ekartzea?
Basherriak sareko blogean ondorengo aurkezpena aurkitu dut, Hego Afrikatik laranja bat ekartzeko kontsumitzen diren baliabideak aztertzen ditu:
Basherriak sareko blogean ondorengo aurkezpena aurkitu dut, Hego Afrikatik laranja bat ekartzeko kontsumitzen diren baliabideak aztertzen ditu:
Oso argigarria iruditu zait bai ingurunean eta bai ekonomikoki dituen eraginen azterketa... a ze astakeria!
2012/06/02
Bi tomate, bi patu
Hemen uzten dizuegu Mugarik Gabeko Albaitarien bideo bat. Modu oso sinple eta dibertigarrian, ekoizpen agroekologiko eta industrialaren arteko diferentziak (batzuk) azaltzen dizkiguna.
Ikusi, zabaldu eta pentsarazi!
http://www.cinemascampo.tv/video.php?video=180
On ekin!
http://www.cinemascampo.tv/video.php?video=180
On ekin!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)