2013/09/12

SARETUZ II.TOPAKETA

SARETUZ II. TOPAKETA: Nik kontsumitzen dut, berak kontsumitzen du… bai, baina nola? Kontsumo ekitatibo baterako gakoak

Emaús Gizarte Fundazioa eta Mugarik Gabe GGKE-en kontsortzioa, kontsumo kontzientea eta arduratsua lantzen dugun beste elkarte batzuekin batera, kontsumoa genero ikuspegi batetik aztertu eta praktikan gutako bakoitzak ze kontsumo egiten dugun, ze ondorio dituen eta kontsumo ekitatibo baterantz jotzeko zer egin dezakegun aztertzeko beharrizana  ikusten genuen. Horretarako antolatu dugu hain zuzen ere bigarren Topaketa hau, norbanakoarenak eta kolektiboak  diren ideiak eta aukerak  sortu eta mahai gainean jartzeko.

Irailak 13 ostirala
17:30: Aurkezpena
17:45: Sistema kapitalista – kontsumo eredua – emakumeak gizartean eta horren ondorioz kontsumo motak. Txiletik esperientzia praktikoak. ( Rakel Oion Encina eta Txileko Anamuri Elkarteko emakume indigena)

Irailak 14 larunbata “Kontsumo Ekitatibo baterako gako kolektiboak “
10:00: Nola egin zentzuzko kontsumo bat genero ikuspegitik eta zer egin  mugimendu eta erakundeetatik sustatzeko. (Rakel Oion Encina)

OHARRA: Lekuak mugatuak dira, izen ematea beharrezkoa da hemen:
943 445 977

2013/06/10

ELIKADURAREN INGURUAN ALTERNATIBAK ERAIKITZEN

ETZAZU MUNDUA JAN! lelopean datorren ostiralean, hilak 14,VSF (Justicia Alimentaria Global)-eko kideen eskutik hitzaldia burutuko da, Añorgan, Museum cemento Rezolan.

Besteak beste, elikadura burujabetza edota kontsumo modu alternatiboen garaia iritsi dela jarriko dira mahai gainean.

KONTSUMO TALDEEKIN SOLASEAN saioa prest da ere, ekainaren 28an burutzeko.

Bertan gure taldekide batek hartuko du parte, gure esperientzia eta motibazioen inguruko hausnarketa eskainiaz.

Bi zitak, Añorgan izango dira, Musuem Cemento Rezolan.

ZABAL ZAZU, AHALIK ETA JENDE GEHIEN HURBILDU DADIN!






2013/05/20

TOKIKO TXANPONAK




Tokiko txanponaren berri izan nahi baduzu, datorren maiatzaren 22an izango duzu aukera. 

TOKIA. Egia K.E.

EGUNA. Maiatzak 22, asteazkena. 19.15etan

HIZLARIA. EKHI BILBODIRU egitasmoaren kideak.

ANTOLATZAILEA. Egia Bizirik auzo elkartea.

Jardunaldiaren helburua:

Txanpon alternatiboaren erabileraren bidez kontsumo eredu desberdin bat sustatzeko aukera dagoela jarri nahi da mahai gainean. Horretarako beharrezkoa da denda eta kontsumitzaileen sare bat sortzea. 
Gaur egungo kontsumo ereduaren aurrean alternatibak bilatzen ari garenontzat aukera interesgarria izan daiteke...


2013/01/16

PATATA TORTILA LEHIAKETA ANTIGUAN.





Antiguako San Sebastian jaiak direla eta, AntiguaOTARRAK kontsumo taldeak patata tortila lehiaketa antolatu du, Gastronomi egunaren programaren inguruan. 








Beti ere gure filosofia eta balioak kaleratu nahian. Oraingo honetan ere, kontsumo jasangarriago baten alde eta bertako produktu agroekologikoen erabilearen aldeko apustua egin nahi dugu.

Gastronomi Eguna, urtarrilaren 17an, osteguna, ospatuko da, publiko guztientzako egitaraua oparoarekin:

18:30ean Txikienentzat Txokolatada. Txalupagillene Plazan.

19:00ean Elkarteen Kaxuela Lehiaketa eta Tabernen arteko Pintxo Lehiaketa.Txalupagillene Plazan.

19:30ean Patata Tortila Txapelketa Mundiala. Txalupagillene Plazan. AntiguaOTARRAK antolatua.
Saria, produktu agroekologikoz osaturiko otar polita.
Aurten gainera tortila politena ere ez da esku hutsik joango eta pintxo eta kaxuela jasangarrienek ere
(bertako produktuez egindakoei, produktu ekologikoekin egindakoei...)
beraien saritxoa izango dute.

21:30ean Sari Banaketa. DOKAn.

ANIMATU ETA PARTE HARTU, EGURALDIA ERE PORTATUKO DA!!!

ETA GORA SAN SEBASTIAN JAIAK!


Jaien programa osoa ikusteko sakatu hemen.





2012/11/27

#GUK ERE EUSKARAZ!!



Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia osoak ospatuko du egun garrantzitsu hau. Jaia, hala ere, egun pare bat aurreratuko da, aurreko asteburuan.

San Telmo Museoa izango da epizentroa, bertan, klasikoa den mintzodromoa antolatzeaz gain, Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia egingo da, Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik.



Antiguan, gogoki ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna eta zenbait elkarteen talde-lanari esker honako ekitaldiak antolatu dira, abenduaren 1ean, larunbatean, Txalupagillene plazan, 12.00etatik aurrera.

TRUKE AZOKA. Euskara abiapuntu bezala hartuta, etxean dituzuen euskarazko liburu eta jostailuak trukean emateko eta jasotzeko aukera egongo da. Horretaz gain, beste hainbat gauza trukatzeko aukera egongo da, nolabait, kontsumo alternatibak badaudela ekarri nahi dugu gogora. Gauzen bizi iraupena luzatzea, ondakinak gutxitzea eta kontsumo arduratsuago batera iristea da truke azoka honen helburua.

KANTU JIRA. Jaialdi batean berebizikoa da ondo pasatzea. Hortaz, musika eta dantza izango dira Antiguako Txalupagillene plazan goiz osoan zehar.

TXARRI BODA ETA PLAZA DANTZA. Dantza, Antiguotarrak Dantza Taldea jarriko du, AntiguaOTARRAK kontsumo taldea berriz, txarri boda bat egiteko beharrezko osagarriak.

Zure esku dago, Donostia Euskararen Hiria izateaz gain EUSKARAREN HIRIBURUA bilakatzea.

Informazioa gehiago:

#guk ere euskaraz webgunea






2012/11/23

Auzo-konposta


 

 
Azaroaren 20ean, Donostiako Udalaren eskutik “Auzo-konposta” ekimenaren aurkezpena egin zen Antiguan. Aurkezpenean, udaleko zinegotzi bat eta bi  teknikok hartu zuten parte.
Datozen asteotan, Antigua, Aiete ,Añorga Txiki, Igeldo eta Zubieta auzo eta herrietan martxan jarri nahi da ekimen hau, lehen esperientzia bezala.



Auzo-konposta ekimena aurrera eramateko Udalak, gune egokia prestatuko ditu.
Gure auzoaren kasuan, Ondarretan ezarriko da, konposta gunea,  AEK euskaltegiaren lokaletatik gertu.
 
Hasierako ekimen honetan16 familiak, soilik,  hartuko dute parte. Behin izena eman eta gero ikastaro labur bat jasoko dute auzo-konpostako kideek (ordu eta erdikoa gora behera)

Familia bakoitzak, bere giltza izango du konpostaia nahi duen unean eraman ahal izateko.

Bestetik, sortzen den konpostaia Donostiako lorategietan erabiliko da, ximaurra bezala, eta  nahi izanez gero familiek, ere, euren konpostaia eraman eta erabili ahal izango dute.
Interesatua bazaude, apuntatu zaitez:

943 483390 telefonoan
ingurunea@donostia.org email helbidean.

Gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratuko gida:

http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/down/konposta%20gida-trz.pdf


Zabal ezazu! Animatu zaitez!
 

2012/09/20

Probatu al duzu inoiz TRUKEA?

Aste honetan mugikortasun jasangarriaren astea ospatzen da. Kotxeentzat bideraturiko azpiegitura eta espazioak oinezkoentzat berreskuratzea da bertan eskatzen den gauzetariko bat.


Antiguan, Matia kalea kotxeentzat itxiko da larunbatean, hilak 22, ibilgailuei irabazitako leku hori auzoko elkarte eta auzokideek ekintza desberdinak burutzeko erabili ahal izango dugularik.
AntiguaOTARRAK Kontsumo taldeak AntiguaTruk truke azoka antolatu du. Honako helburu edo filosofiaren aldeko apustua eginez:

-Gauzen bizi iraupena luzatu.

-Gauzak berrerabiliz hondakinak gutxitu.

-Kanpotik inposaturiko kontsumo arauetatik kanpo, gure beharrak asetzeko topaguneak sortu.

Ziur gaude denok edo gehienok ditugula etxean edo trasteroan egoera onean dauden eta bazter batean ahazturik ditugun gauzak. Hortaz, hauek truke azokara ekartzera animatu nahi zaituztegu, bertan zuek behar duzuen zerbait aurkituko duzuelakoan!
Trukea ez baduzu orain arte probatu hau da zure aukera, garai batean gure arbasoek erabiltzen zuten kontsumo modua dastatuko duzu eta horrek bihotzean sekulako poza sortuko dizu…



Noiz: Larunbata, irailak 22

Non: Matia kalean (Txalupagilene plaza inguruan)

Ordua: 10:00etatik 14:00etara

Eguneko programaren xehetasun gehiago hemen:

Donostiako Udalak "Nire autorik gabeko eguna" antolatzen du.

Ondo izan eta on ekin!