2013/10/29

Antiguako gune autogestionatua arriskuan!

Auzoko gazteek honako mezu hau helarazi digute:

GUNE AUTOGESTIONATUAK DEFENDA DITZAGUN!
Antiguako Gaztegunea prozesu parte hartzailearen ostean, Villa Alegria izeneko eraikinaren lagapena egin zaigu eta bertan orain Txantxarreka Gaztetxea dena osatu dugu.
Ostegunean mozioa aurkeztuko dute udaletxeko plenoan gaztetxea arriskuan jarriz. Eraso hau ez zaio Txantxarreka Gaztetxeari bakarrik egiten, gerora martxan jarri litezken proiektuak ere arriskuan jartzen ditu. Beraz, proiektuari babesa emateko Donostiako eragile zein norbanakoiei ostegunean 18:30etan Bulebarrean azaltzeko deia luzatzen dizuegu.
Ekitaldia prestatzeko asteazkenean geratu gara 18:30etan gaztetxean bertan, animatu eta azaldu!! Eragile bakoitzaren aportazioak garrantzitsuak izango dira, saiatu gaitetzen ekitaldi koloretsu eta originala burutzen!!!
Beraz gogoratu eta zabaldu, OSTEGUNEAN 18:30tan BULEBARREAN!!!!!

Gune honen erabiltzaile bezala eta ekimen hau auzoarentzat aberasgarria delako Txantxaerreka defendatzera animatu nahi zaituztegu.

On ekin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario