2013/10/29

Antiguan ere Errigora ekimena babesten

Kaixo!
Proiektu interesgarri baten berri iritsi zaigu. Parte hartzera eta zabaltzera animatu nahi zaituztegu.
 
Laburbilduz:
 
Errigora ekimenak 50 eurotako saski batean Nafarroa Hegoaldeko produktuak eskaintzen ditu, irabazien %25 Nafarroako euskalgintzaren proiekturen batera bideratuz

Saski honetan jasotzen diren produktuak ondorengoak dira:
  • Olio botila 2 (bat ekologikoa)
  • 3 piper poto (bat ekologikoa)
  • Potxak
  • Kardoa
  • Borraja
  • Orburuak
  • 2 zainzuri lata
  • Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa)
  • Barazki krema (ekologikoa)
Saskia jasotzeko interesa duenak azaroak 14a baino lehen ondorengo helbide elektronikora bidal ditzake datu hauek:

Bidali beharreko datuak: Izena /abizenak / Saski Kantitatea/ e-maila/ Telefonoa /Herria-auzoa


On ekin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario